Okerrak: *urriaren 14ean, *urriaren 14eko, *urriaren 14etik, *urriaren 14era…

Zuzenak: urriaren 14an, urriaren 14ko, urriaren 14tik, urriaren 14ra…

Honatx Internet sarean topatutako oker batzuk:

  • *Gabriel Aresti idazlea 1933ko urriaren 14ean jaio zen.
  • *Autobusa urriaren 14eko arratsaldeko seietan atera zen Donostiatik.
  • *Astelehenero, 2013ko urriaren 14etik 2014ko maiatzaren 5era.
  • *Izena emateko epea: irailaren 28tik urriaren 14era.

Beste era honetan behar zuten, euskara batuan zuzenak izateko:

  • Gabriel Aresti idazlea 1933ko urriaren 14an jaio zen.
  • Autobusa urriaren 14ko arratsaldeko seietan atera zen Donostiatik.
  • Astelehenero, 2013ko urriaren 14tik 2014ko maiatzaren 5era.
  • Izena emateko epea: irailaren 28tik urriaren 14ra.

Zenbait hiztunek kontrakoa uste duten arren, diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein hitz bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea.

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera hau: Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.