Hiztun askok bikote hitza erabiltzen dute bikotekide edo bikote-lagun hitzen adierarekin. Okerra da erabilera hori. Bikote hitzaren esanahia parea da, eta bikotekide eta bikote-lagunĀ hitzena, berriz, pare bateko kideetako bat.
Honatx Interneten topaturiko oker batzuk:
- *Nire bikotea psikologoa zen.
- *Aspaldi hil zen zure bikotea eta bakarrik bizi zara.
- *Bera zein bere bikotea euskaldunak dira.
Zuzenak izateko, honela behar zuten:
- Nire bikotekidea/bikote-laguna psikologoa zen.
- Aspaldi hil zen zure bikotekidea/bikote-laguna eta bakarrik bizi zara.
- Bera zein bere bikotekidea/bikote-laguna euskaldunak dira.
Gaztelaniazko pareja hitzaren eraginez gertatzen da akats hau. Pareja hitzak bi adiera ditu: euskarazko bikote zein bikotekide (edo bikote-lagun) hitzena, hain zuzen ere. Hortik dator errakuntza.