Zuzenak: baikor, baiezko, ezkor, ezezko
Ikusi Hiztegi Batuan datozen bi sarrera hauek:
Hona hemen Interneten topaturiko oker batzuk:
a) *Proposizio baiezkor bakoitzari ezezkor bat dagokio eta alderantziz ere berdin.
b) *Modu baiezkor batean ikus daiteke egoera.
c) *Ez gaitezen izan ezezkor.
Honela behar zuten zuzenak izateko:
a) Baiezko proposizio bakoitzari ezezko bat dagokio eta alderantziz ere berdin.
b) Modu baikorrean ikus daiteke egoera.
c) Ez gaitezen izan ezkor.