Okerra da zenbait gutun edo mezuren amaieran idatzirik ikusten den *Aurrez aurretik eskerrak emanez… formula. Beste modu honetan behar du: Aldez aurretik eskerrak emanez…
Honatx Internet sarean topaturiko oker batzuk:
- *Aurrez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.
- *Aurrez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaituztet.
Zuzenak izateko, honela behar dute:
- Aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.
- Aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen zaituztet.
Akats hau, seguruenik, ondoko bi esapideon nahasketatik dator: aldez aurretik eta aurrez aurre.