Azken aldi honetan behin baino gehiagotan tokatu zait erraztu hitza gaztelaniako facilitar hitzaren kalko moduan erabilita entzutea edo irakurtzea. Hona hemen, Internet sarean PDF batean topatutako akatsaren argazkia:
- Euskaraz erraztu aditzak esanahi bakarra dauka. Honatx zer dioten Euskaltzaindiaren Hiztegian:
erraztu, erraz/erraztu, errazten du ad. Errazago bihurtu, nekea edo eragozpenak arindu. Irakurlearen lana erraztuko duten oharrak. zerurako bidea errazteko. Egitekoak errazteko lanabesak. Trebatzeak, lehen gaitz zena erraztu zion.
- Gaztelaniako facilitar aditzak, berriz, bi esanahi ezberdin ditu. Honatx zer dioten RAEren Diccionario de la lengua española hiztegian:
1. tr. Hacer fácil o posible la ejecución de algo o la consecución de un fin.
2. tr. Proporcionar o entregar.
Argi dago euskarazko erraztu aditzak ez duela inondik ere ´proporcionar o entregar` adiera, baina zenbait hiztun, gaztelaniaren eraginez, adiera horrekin ere erabiltzen hasi dira.