Euskara batuan zuzenak dira eskuinera eta eskuinetara zein ezkerrera eta ezkerretara formak.
Hona hemen Ereduzko Prosa Gaur corpusetik hartutako adibide batzuk:
- Makina hori hiru eratara mugitzen zen: aurrera, ezkerrera eta eskuinera.
- Zuk eskuinera jotzen baduzu, ni ezkerrera joango naiz.
- Zure etxetik irtenda, ezkerretara ala eskuinetara?
- Epailearen eskuinetara zeuden zinpeko bederatziak, eta ezkerretara fiskala eta lau abokatuak.
Oharrak. Euskaltzaindiaren Hiztegi batuan ohar hauek datoz gai honen inguruan: