Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.
Ea item hauetan zalantzarik duzun!
[gravityform id=”8″ title=”true” description=”true”]
Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen.
11 (HAMAIKA) zenbatzaileak -a itsatsia duenez, deklinatzean ez diogu ez beste -a bat alferrik erantsi behar, ez berez duena kendu behar. Hori dela eta, tankera honetakoak ez dira zuzenak:
- *Gaur urtarrilaren 11a da. (Hemen *hamaikaa jartzen du).
- *Gaur urtarrilaren 11ea da. (Hemen *hamaikaea jartzen du).
- *Datorren abuztuaren 11an etorriko omen dira. (Hemen *hamaikaan jartzen du).
- *Datorren abuztuaren 11ean etorriko omen dira. (Hemen *hamaikaean jartzen du).
Hortaz, beste modu honetan behar dute esaldi horiek:
- Gaur urtarrilaren 11 da.
- Datorren abuztuaren 11n etorriko omen dira.
Gutunetan-eta, tokia eta data jarri nahi ditugunean ere zalantza ugari izan ohi ditugu. 11 zenbakiarekin bi modu hauek dira zuzenak:
- Uharte, 2016ko urtarrilaren 11
- Uharten, 2016ko urtarrilaren 11n
Bukatzeko, zenbait hiztunek 11 zenbakiarekin ahozkoan egin ohi duten beste akats bat ere aipatu nahi dut: ´urtarrilaren hamaikean` esan ohi dute, ´urtarrilaren hamaikan` esan beharrean.