Zuzena: Ordu bata da
Halaxe adierazi zuen Euskaltzaindiak 35. araua: Orduak nola esan arauan. Gainerako orduetan, ordea, aditza pluralean erabiltzen da: Ordu biak dira, Hirurak dira, Laurak dira…
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera hau:
Kaixo:
Eskolan zalantza bat suertatu zaigu, zera:
Ordu batean zenbakiekin idatzi nahi badut, 13:00etan ala 13:00ean?
Eskerrik asko
Karmele
Kaixo, Karmele:
13:00etan idatzi behar duzu zeren eta 13 ordu dira, beraz, pluralean; baina 01:00ean idatziko duzu zeren eta ordu bakarra duzu, beraz, singularrean.