OKERRAK: *Noski baietz, *Noski ezetz

OKERRAK: *Noski baietz, *Noski ezetz

ZUZENAK: Bai noski, Ez noski

Euskaltzaindiaren Hiztegian noski hitza kontsultatuta, ohar hau datorkigu amaieran:

[Oharra: noski baietz! eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak bai, noski! eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Tradiziorik gabeko formak dira noski baietz eta noski ezetz. Hala dio Euskaltzaindiak Jagonet zerbitzuaren Galde-erantzunak atalean:

noski

Galdera

Esaldi honetako hutsunean … egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala? zergatik ipini behar dugu horixe eta noski txarto dago?
Eta Asmatuko ote dugu? galderari erantzuteko, zergatik dago txarto Noski baietz erantzuna? Noiz erabil ditzaket Noski baietz eta Noski ezetz?

Erantzuna

… egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala? esaldiko hutsunean, horixe edo jakina ipini behar da, eta hor noski erabiltzea tradizioaren kontrakoa da.
Asmatuko ote dugu? galderari, hor, Bai, noski edo Ez, noski erantzun behar zaio, arestian azaldutako arrazoi beragatik. Horrexegatik ez dira inoiz erabili behar Noski baietz eta Noski ezetz, baizik eta beti Bai, noski edo Ez, noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.