Okerrak: “*Kolonbian finkatu ginen“, “*Picasso Parisen finkatu zen“, “*Beiruten finkatu nintzen“…
Zuzenak: “Kolonbian kokatu ginen“, “Picasso Parisen kokatu zen“, “Beiruten kokatu nintzen“…
Euskaltzaindiaren Hiztegian kokatu hitza kontsultatuta, hauxe dator:
Errepara diezaiogun sarreraren amaieran datorren oharrari:
[Oharra: pertsonak, lekuz aldatzean, kokatu egiten dira bizileku berrian, eta ez finkatu].
Ohar horren arabera, okerrak dira Interneten topaturiko esaldiok:
- *Lehenik, Argentinara joan ginen, gero Brasilera eta, azkenik, Kolonbian finkatu ginen.
- *Picasso, Bartzelonan eta Madrilen ikasia, Parisen finkatu zen 1904an.
- *Al Jazeera katearentzat musika arabiarrari buruzko dokumental sorta bat egiten ari nintzen garaian Beiruten finkatu nintzen.
Zuzenak izateko, honela beharko lukete:
- Lehenik, Argentinara joan ginen, gero Brasilera eta, azkenik, Kolonbian kokatu ginen.
- Picasso, Bartzelonan eta Madrilen ikasia, Parisen kokatu zen 1904an.
- Al Jazeera katearentzat musika arabiarrari buruzko dokumental sorta bat egiten ari nintzen garaian Beiruten kokatu nintzen.