OKERRAK: *zein egoeretan, *zein mailetan, *zein jardueretan, *zein hizkuntzetan…

OKERRAK: *zein egoeretan, *zein mailetan, zein jardueretan, *zein hizkuntzetan…

ZUZENAK: zein egoeratan, zein mailatan, zein jardueratan, zein hizkuntzatan…

Bi kontu izan behar ditugu gogoan sintagma horietan:

  1.  ZEIN galdetzaileak deklinabide mugagabea eskatzen du.
  2. Tentuz ibili behar dugu -a itsatsia duten hitzekin: egoera, maila, jarduera, hizkuntza, ekintza…

Honatx Interneten topaturiko akats batzuk:

*Zein egoeretan dago gure hezkuntza-sistema?

– *Zein ikastetxetan ibili zara? Zein mailetan?

– *Bazkide ez direnek nagusiki zein jardueretan lan egiten dute?

– *Ikasleek zein ekintzetan eman duten izena ikusi ahal izango dute ALEXIAn bertan.

– *Berdin zait zein hizkuntzetan idatzia dagoen, poesia da interesatzen zaidana.


Beste modu honetan behar dute zuzenak izateko:

Zein egoeratan dago gure hezkuntza-sistema?

– Zein ikastetxetan ibili zara? Zein mailatan?

– Bazkide ez direnek nagusiki zein jardueratan lan egiten dute?

– Ikasleek zein ekintzatan eman duten izena ikusi ahal izango dute ALEXIAn bertan.

– Berdin zait zein hizkuntzatan idatzia dagoen, poesia da interesatzen zaidana.


Gai honi lotuta, ikus mugagabeaz diharduen beste sarrera hau: OKERRAK: *hainbat herrialdeetan, *zenbait herrialdeetan, *hainbat herrialdeetako…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.