Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako arrazoiak, *asanblada orokorrarako deialdia…
Zuzenak: greba orokorrerako deia, greba orokorrerako arrazoiak, asanblada orokorrerako deialdia…
Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait oker:
– *Greba Orokorrarako deiak Gizpuzkoa osoa gelditu zuen
– *Greba orokorrarako hamaika arrazoi ditugu
– *Gaztetxeak asanblada orokorrarako deialdia zabaldu du
Aurreko esaldi okerrek honela behar dute zuzenak izateko:
– Greba Orokorrerako deiak Gizpuzkoa osoa gelditu zuen
– Greba orokorrerako hamaika arrazoi ditugu
– Gaztetxeak asanblada orokorrerako deialdia zabaldu du
OROKOR da adjektiboa, eta ez OROKORRA; hau da, ez du -a itsatsia. Beraz, kontuz ibili behar da deklinatzeko garaian. Kontsonantez amaitzen da, eta hori kontuan hartuta deklinatu behar da; esate baterako, gailur, zuhaitz, eraikin eta abar deklinatzen ditugun bezala.
gailurrerako, zuhaitzerako edota eraikinerako dira zuzenak, eta ez *gailurrarako, *zuhaitzarako edo *eraikinarako.
Dudarik gabe, OROKORRERAKO da zuzena eta ez *orokorrarako.