Okerrak: 1.D, 3.A, 4.C…
Zuzenak: 1D, 3A, 4C…
Ohitura handia dago 1.D, 3.A, 4.C eta horrelakoak erabiltzeko ikastaldeak izendatzeko. Euskara Batuaren Eskuliburuko siglak izeneko sarreraren amaieran adierazitakoaren arabera, ordea, 1D, 3A, 4C eta abar dira egokiak.
Honatx Internet sarean aurkitutako akats batzuk:
-*3.C-ko ikasle batzuk igerilekura joan ziren hainbat neurketa egitera.
-*4. B TALDEA – Ikasleak – Ordutegia – Tutoreak.
-* LHko 6. A gelakoek ere ekarri dizkigute argazki batzuk.
Honela beharko lukete zuzenak izateko:
–3C-ko ikasle batzuk igerilekura joan ziren hainbat neurketa egitera.
–4B TALDEA – Ikasleak – Ordutegia – Tutoreak.
-LHko 6A gelakoek ere ekarri dizkigute argazki batzuk.