Ikasturte hasieran askotan irakurtzen eta entzuten ditugu honako hauek eta antzekoak:
-*Ongi etorria ikastetxera!
-*Ongi etorriak ikasturte berrira!
“Ongi etorria” eta “Ongi etorriak” esapideak okerrak dira bi esaldi horietan.
Honako hau dio hitzez hitz Euskaltzaindiaren 33. arauak: agurra egitean-eta ongi etorri! esan bedi, eta ez *ongi etorria! edo *ongi etorriak!
Horren arabera, Ongi etorria ikastetxera! eta Ongi etorriak ikasturte berrira! dira erabilera zuzenak.
Ongi etorri! beste hauen parekoa da: ongi ibili, ondo lo egin, ongi izan… Erdararen eraginez sortu dira *ongi etorria! eta *ongi etorriak!.
Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:
-*Ongi etorriak 2023-2024 ikasturtera!
-*Ongi etorriak ikasturte berrira!
-*ONGI ETORRIAK IKASTOLARA! Ongi etorriak ikastolako ikasturte berrira.
Honako hauek dira zuzenak:
-*Ongi etorri 2023-2024 ikasturtera!
-*Ongi etorri ikasturte berrira!
-*ONGI ETORRI IKASTOLARA! Ongi etorri ikastolako ikasturte berrira.
Ez ahantzi, ordea, 33. arauak beste hauek zuzentzat jotzen dituela:
a) IZAN aditzaren predikatu bihurtuak:
- Zarela ongi etorria, Mikel!
- Izan zaitezte ongi etorriak, lagunok!
b) ONGIETORRI izena erabiliz osatutakoak:
- Egundoko ongietorria egin ziguten.
- Eskola honetan oso ongi prestatzen dituzte ikasle berriendako ongietorriak.