Zuzenak: ekainaren 6an, ekainaren 6ko, ekainaren 6tik, ekainaren 6ra…
Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:
- *1877ko ekainaren 6ean jaio zen Duguen Eguileor, bizkaitar opera abeslaria.
- *2008ko ekainaren 6eko mintzaldia.
- *Ekainaren 6etik irailaren 25era, asteartero bi bisita gidatu.
- *Lehen lan egonaldia ekainaren 3tik 6era izanen da.
Euskara batuan honela behar lukete zuzenak izateko:
- 1877ko ekainaren 6an jaio zen Duguen Eguileor, bizkaitar opera abeslaria.
- 2008ko ekainaren 6ko mintzaldia.
- Ekainaren 6tik irailaren 25era, asteartero bi bisita gidatu.
- Lehen lan egonaldia ekainaren 3tik 6ra izanen da.
“Sei” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 6 (sei).
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste bi sarrera hauek ere:
a) Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…
b) Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…