Okerrak: funtzionari, unibertsitari, mertzenari…
Zuzenak: funtzionario, unibertsitario, mertzenario…
Salbuespena: parlamentari
Hauxe dio Euskaltzaindiak 50. arauan:
![](https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/files/2024/05/ario-1024x231.png)
Honatx Interneten topaturiko zenbait akats:
-*Bere gudarosteko mertzenari greziarrek ihes egin zuten.
-*Lehen Hezkuntzako eta DBHko neska-mutilei laguntzeko gogo handia duten unibertsitariak dira.
-*Azken asteotan asko hitz egin da funtzionarien soldatei buruz.
Honela behar dute zuzenak izateko:
-Bere gudarosteko mertzenario greziarrek ihes egin zuten.
-Lehen Hezkuntzako eta DBHko neska-mutilei laguntzeko gogo handia duten unibertsitarioak dira.
-Azken asteotan asko hitz egin da funtzionarioen soldatei buruz.
Honako hau esaten da hitzez hitz arauan: “salbuespenik balego, hiztegi batuan zehaztuko dira salbuespen hauek bere garaian”. Horrek azaltzen du parlamentari hitza zuzena izatea. Euskaltzaindiaren Hiztegia kontsultatuta, bi sarrera hauek datoz:
![](https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/files/2024/05/parlamentari-1024x280.png)
![](https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/files/2024/05/parlamentario-1024x332.png)
Informazio osagarria nahi izanez gero, argigarriak dira Euskara Batuaren Eskuliburuko bi sarrera hauek: