Okerrak: *emaidazu, *emaidan, *emaidak, *emaiguzu, *esaidazu, *esaiguzu, *ekarridazu, *ekarridazue…

Okerrak: *emaidazu, *emaidan, *emaidak, *emaiguzu, *emaiguk, *emaigun, *esaidazu, *esaidak, *esaidan, *esaiguzu, *ekarridazu, *ekarridak, *ekarridan, *ekarridazue…

Zuzenak: emadazu, emadan, emadak, emaguzu, emaguk, emagun, esadazu, esadak, esadan, esaguzu, ekardak, ekardan, ekardazu, ekardazue…

Honatx Interneten aurkitutako zenbait akats:

-*Emaidazu titular bat.

-*Esaidazue ez naizela bakarra.

-*Emaiguzue plan bat eta mundua mugituko dugu.

-*Gugana bazatoz, ekarriguzu argiaren azken fakturaren kopia bat.

Honela behar dute euskara batuan:

-Emadazu titular bat.

-Esadazue ez naizela bakarra.

-Emaguzue plan bat eta mundua mugituko dugu.

-Gugana bazatoz, ekarguzu argiaren azken fakturaren kopia bat.

Maiz egiten den okerra da. Euskaltzaindiak euskara baturako onartutako formetan, tarteko -i- hori zuzena da soilik NORI hari edo haiei denean; honako adizki hauetan, alegia:

emaion
emaiok
esaion
esaiok
eramaion
eramaiok
ekarrion
ekarriok
emaiozuesaiozueramaiozuekarriozu
emaiozueesaiozueeramaiozueekarriozue
emaien
emaiek
esaien
esaiek
eramaien
eramaiek
ekarrien
ekarriek
emaiezuesaiezueramaiezuekarriezu
emaiezueesaiezueeramaiezueekarriezue

Gainerako pertsonetan -i- hori ez da zuzena.

Hauxe dator, hitzez hitz, Euskara Batuaren Eskuliburuko Aditz trinkoak (sintetikoak) izenburua duen sarreran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.