OKERRAK: *Asko etorri ziren: Ane, Libe etab. / *Asko etorri ziren: Ane, Libe, eta abar
ZUZENAK: Asko etorri ziren: Ane, Libe, etab. / Asko etorri ziren: Ane, Libe eta abar
Euskara Batuaren Eskuliburuan, laburdurak izenburua duen sarreraren amaieran, hauxe diote hitzez hitz:

Hortaz, okerrak dira Internet sarean aurkitutako hauek:
-*Datuak, demografia etab.
-*Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza etab.
-*Positiboki baloratuko dira soluzioa hobeto ikusarazten duten ideiak, eskemak, grafikoak, aurkezpenak etab.
-*Hala nola, mahai informatiboa auzoetan, hitzaldiak, mintzodromo ibiltaria, dantza saioa, tallerrak, eta abar.
-*Batzuk kartzelara joan ziren, beste batzuk, berriz, deserriratu zituzten, eta abar.
Honela behar lukete, zuzenak izateko:
-Datuak, demografia, etab.
-Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza, etab.
-Positiboki baloratuko dira soluzioa hobeto ikusarazten duten ideiak, eskemak, grafikoak, aurkezpenak, etab.
-Hala nola mahai informatiboa auzoetan, hitzaldiak, mintzodromo ibiltaria, dantza saioa, tallerrak eta abar.
-Batzuk kartzelara joan ziren; beste batzuk, berriz, deserriratu zituzten eta abar.
