Okerrak: “Inork gutxik betetzen du araua”, “Inork gutxik espero zuen guk irabaztea”, “Gutako inork gutxik esaten du egia”…
Zuzenak: “Inor gutxik betetzen du araua”, “Inor gutxik espero zuen guk irabaztea”, “Gutako inor gutxik esaten du egia”…
Euskaltzaindiaren Hiztegian inor gutxi sarreran argi adierazita dago bigarren osagaiak bakarrik hartzen dituela kasu atzizkiak.

Honatx, Internet saretik hartutako zenbait adibide:
- Inor gutxik daki sare sozialetan bere burua nola babestu.
- Aurtengoa inor gutxirentzat izan da urte ona.
- Behin, lotsaren lotsaz inor gutxiri kontatuko ziona gertatu zitzaion bidaia batean.
- Inor gutxiren arreta lortu zuen.
- …
