Kategoriaren artxiboa: Okerrak

Okerrak: *AEK-ko / *UPN-n / *GKE-en / *AHT-tik…

Idazkera okerrak: *AEK-ko / *UPN-n / *GKE-en / *AHT-tik…

Idazkera zuzenak: AEKko / UPNn / GKEen / AHTtik…

Euskaltzaindiak 196. arauan erabakitakoaren arabera, testu arruntetan, kasu-markak zuzenean eransten zaizkio siglari, marratxorik erabili gabe —sinboloetan ez bezala—.

Honatx Interneten topatutako idazkera oker batzuk:

-*AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.

-*UPN-n ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.

-*Euskal Herriko GKE-en azoka solidarioa egin dute Bergaran.

-*Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHT-tik ere.

Honela beharko lukete zuzenak izateko:

-AEKko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.

-UPNn ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.

-Euskal Herriko GKEen azoka solidarioa egin dute Bergaran.

-Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHTtik ere.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *emaidazu, *emaidan, *emaidak, *emaiguzu, *esaidazu, *esaiguzu, *ekarridazu, *ekarridazue…

Okerrak: *emaidazu, *emaidan, *emaidak, *emaiguzu, *emaiguk, *emaigun, *esaidazu, *esaidak, *esaidan, *esaiguzu, *ekarridazu, *ekarridak, *ekarridan, *ekarridazue…

Zuzenak: emadazu, emadan, emadak, emaguzu, emaguk, emagun, esadazu, esadak, esadan, esaguzu, ekardak, ekardan, ekardazu, ekardazue…

Jarraitu irakurtzen

1 km ala km 1 ? / 1 € ala € 1? / 1 °C ala °C 1? …

Oker: km 1, € 1, °C 1…

Zuzen: 1 km, 1 € , 1 °C…

Euskaltzaindiak 197. arauan ezarritakoaren arabera, 1 zenbakia sinboloaren aurretik idazten da —gainerako zenbakiak idazten diren bezala— .

Hortaz, honako hau da idazkera egokia:

1 km, 1 € , 1 °C…

Hala ere, irakurtzeko garaian, irakurketa naturala egin behar da, hau da, neurri unitatearen ondoren esan behar da.

Hortaz, hau da irakurketa egokia:

kilometro bat, euro bat, gradu bat…

Jarraitu irakurtzen

Okerra: *berataz

Okerra: *berataz

Zuzena: beraz

Euskara batuan testuinguru bakar batean ez da zuzena izango *berataz forma.

Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:

*Bi urte itxaron beharko dira berriro gai berataz galdetzeko.

*Ez du ulertzen zergatik ari diren berataz gaizki esaka.

*Zer dakigu berataz

*Orain arte ez dira berataz gogoratu.

Honela beharko lukete:

-Bi urte itxaron beharko dira berriro gai beraz galdetzeko.

-Ez du ulertzen zergatik ari diren beraz gaizki esaka.

-Zer dakigu beraz

-Orain arte ez dira beraz gogoratu.

Jarraitu irakurtzen

OKERRAK: *laburmetraia, *luzemetraia

OKERRAK: *laburmetraia, *luzemetraia

ZUZENAK: film labur, film luze

Euskara Batuaren Eskuliburuan datorrenez, *laburmetraia eta *luzemetraia hitzak ez dira zuzenak. Horien ordez, film labur eta film luze erabiliko ditugu. Honatx azalpena:

Hona hemen Internet sarean aurkituriko akats batzuk:

-*Euskal Zinemaren Astean luzemetraia onenaren saria jaso du.

-* Diruz lagundutako zortzi proiektu luzemetraiak dira.

-*Laburmetraia bat osatu dute Indiako Rama eta Sita kondairari buruz.

– *”Pilota Girls” laburmetraiaren emanaldia izango da urtarrilaren 12an.

Honela beharko lukete zuzenak izateko:

-Euskal Zinemaren Astean film luze onenaren saria jaso du.

-Diruz lagundutako zortzi proiektu film luzeak dira.

Film labur bat osatu dute Indiako Rama eta Sita kondairari buruz.

-“Pilota Girls” film laburraren emanaldia izango da urtarrilaren 12an.

Jarraitu irakurtzen