Azken aldi honetan behin baino gehiagotan tokatu zait erraztu hitza gaztelaniako facilitar hitzaren kalko moduan erabilita entzutea edo irakurtzea. Hona hemen, Internet sarean PDF batean topatutako akatsaren argazkia:
Kategoriaren artxiboa: Okerrak
Okerra: *Aurrez aurretik eskerrak emanez
Okerra da zenbait gutun edo mezuren amaieran idatzirik ikusten den *Aurrez aurretik eskerrak emanez… formula. Beste modu honetan behar du: Aldez aurretik eskerrak emanez…
Honatx Internet sarean topaturiko oker batzuk:
- *Aurrez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.
- *Aurrez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaituztet.
Zuzenak izateko, honela behar dute:
- Aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.
- Aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen zaituztet.
Okerra: *maiatzaren 1an / Zuzena: maiatzaren 1ean
Bihar maiatzaren bata izango da eta, horren harira, honatx Interneten aurkitutako zenbait oker:
- *Maiatzaren 1an feministok kalean izango gara!
- *Maiatzaren 1an Baionan egin ziren ekimenen bideoa.
-
*Zubi hontako ordutegia honako hau da: Maiatzaren 1an ostirala, 2an larunbata, eta 3an igandea: goizeko 10:30etatik 15:00tara
Honela behar zuten zuzenak izateko:
- Maiatzaren 1ean feministok kalean izango gara!
- Maiatzaren 1ean Baionan egin ziren ekimenen bideoa.
- Zubi honetako ordutegia honako hau da: maiatzaren 1ean —ostirala—, 2an —larunbata—, eta 3an —igandea—: goizeko 10:30etik 15:00etara.
“gidoi” ez da “marra” eta “marratxo” hitzen sinonimoa
Zenbait hiztunek gidoi hitza erabiltzen dute marra edo marratxo esan nahi dutenean. Erabilera okerra da hori.
Euskaraz, gidoi hitzak hau esan nahi du: irratiko edo telebistako saio baten edo film baten akzio edo garapeneko elementuak (elkarrizketak, musika, planoak etab.) zehazturik azaltzen diren testua. Gaztelaniazko guión hitzaren ordaina da, alegia.
Euskaltzaindiaren Hiztegian zein Elhuyar hiztegian Heg. marka ezarri diote; hau da, hegoaldeko berbatzat hartu dute:
- gidoi iz. Heg. (Euskaltzaindiaren Hiztegia)
Ikus EBEn eman duten azalpena: GIDOI.
Errotulua: *KLUB
KLUBA jarri behar zuen eta ez *KLUB.
Halere, esan beharra dago Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota dagoela klub hitza baina dituen hiru adieretako bakar bat ere ez datorrela bat testuinguru horrekin.
“elkartea” jartzea zen egokiena.
Akats mota bera dugu jasoa blog honetan bertan argitaratutako Errotulua: *SAGARDOTEGI sarreran.
Okerrak: *martxoaren 16ean, *martxoaren 16eko, *martxoaren 16etik, *martxoaren 16era…
Zuzenak: martxoaren 16an, martxoaren 16ko, martxoaren 16tik, martxoaren 16ra…
“Hamasei” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 16 (hamasei).
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste hiru sarrera hauek ere:
a) Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…
b) Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, irailaren 4etik, irailaren 4era…
c) Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…
d) Okerrak: *ekainaren 6ean, *ekainaren 6eko, *ekainaren 6etik, *ekainaren 6era…
Okerrak: *filma bat, *filman, *filmako, *filma onena…
Okerrak: filma bat, filman, filmako, filma onena…
Zuzenak: film bat, filmean, filmeko, film onena...
Euskaltzaindiaren Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, film da hitza; hiztun askok *filma (-a itsatsiarekin, alegia) dela uste badute ere.
Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:
a) *Steven Spielberg zinema zuzendariaren filma bat da War Horse.
b) *Odriozolak eta Nagore Aranburuk batera egin dute lan filman.
c) * Zein bi aktore izan ziren Thelma eta Louis filmako protagonistak?
d) *Zazpi César sari irabazi zituen, tartean filma onena.
Honela behar dute zuzenak izateko:
a) Steven Spielberg zinema zuzendariaren film bat da War Horse.
b) Odriozolak eta Nagore Aranburuk batera egin dute lan filmean.
c) Zein bi aktore izan ziren Thelma eta Louis filmeko protagonistak?
d) Zazpi César sari irabazi zituen, besteak beste film onenarena.
Okerrak: *urtarrila osoan, *otsaila osoan, *martxoa osoan, *apirila osoan, *maiatza osoan, *ekaina osoan, *uztaila osoan, *iraila osoan, *urria osoan, *azaroa osoan, *abendua osoan…
Zuzenak: urtarril osoan, otsail osoan, martxo osoan, apiril osoan, maiatz osoan, ekain osoan, uztail osoan, abuztu osoan, irail osoan, urri osoan, azaro osoan, abendu osoan.
Bi puntuen ondoren minuskulaz, salbuespenak salbuespen
Askoren ustez, bi puntuen ondoren maiuskulaz idatzi behar da. Salbuespenak salbuespen, uste okerra da hori. Bi puntuen ondoren minuskulaz idatzi behar da, kontrako arrazoirik ez bada behintzat. Adibidez:
- Oso garbi du urteak bete aurretik zer egin nahi duen: marka ezarri.
- Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.
- Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu, lisatu eta otordua prestatu.
Okerra: *ehundaka
Euskaltzaindiak *ehundaka hitza baztertu egin du euskara batutik, eta ehunka erabiltzeko adierazi du Hiztegi Batuan. Hona hemen, sarrera:


