Kategoriaren artxiboa: Usteak

Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…

Zuzenak: 2014an, 2014ko, 2014tik, 2014ra…

Maiz entzuten eta irakurtzen ditugu honelakoak:

  • *Gaur eman digute 2014eko lan egutegia.
  • *2014ean zuen ametsak egia bihur daitezela opa dizuet.
  • *2014etik aurrera egoerak hobera eginen du.
  • *Bihar aurkeztuko dute 2014erako aurrekontua.

Zenbait hiztunen ustez, diptongoz bukatutako hitzak kontsonantez bukatutakoak bezala deklinatu behar dira. Uste okerra da hori, diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar baitira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea.

Jarraitu irakurtzen

Hiztegi Batuan “ll” grafiaz idatzita datozen hitzak

Zenbaiten ustez, <<ll>> grafia, hau da, <<l bikoitza>> ez da zuzena euskaraz. Uste okerra da hori. Hauek dira gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegian -ll- bilkuraz idatzita agertzen diren hitzetako batzuk: artilleria, ballet, billar, billete, bonbilla, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama, llollo, llollobelar, pastilla, tortilla.

Hortaz, okerrak dira: *artileria, *balet, *bilar, *bilete, *bonbila, *gerrila, *gilotina, *gilotinatu, *kuadrila, *pastila, *tortila.

Jarraitu irakurtzen

Zentimetro, zentilitro, zentigramo

Zentimetro, zentilitro eta zentigramo z letrarekin idazten dira euskaraz.

Zenbaiten ustez, ordea,  ikurra idatzi behar dugunean ere z letrarekin egin behar dugu euskaraz. Uste ustela da hori: *zm, *zl eta *zg oker idatzita daude. Neurri unitateen sinboloak idazteko, nazioartean komunitate zientifikoak adostu eta erabakitako ikurrak erabili behar ditugu. Hori dela eta, cm, cl eta cg dira zuzenak.

 

“des-” eta “ez-” aurrizkiak: desberdin, ezberdin…

Uste okerra da desberdin, desberdindu eta desberdintasun baino egokiagoak direla ezberdin, ezberdindu eta ezberdintasun. Sei hitzak daude jasota eta ontzat emanda Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan. Hona hemen sarrerak:

 

 

 

Partitiboa dela eta (II)

Partitiboa eta GABE postposizioa:

     Bi esaldi hauetan zein da zuzena?

a) Gatz gabe jateko agindu dit sendagileak.
b) Gatzik gabe jateko agindu dit sendagileak.

Zenbaiten ustez b) aldaera bakarrik da zuzena. Uste dute “gabe” postposizioarekin nahitaezkoa dela partitiboa. Uste okerra da, ordea. Bi aldaerak dira zuzenak eta esanahi bera dute. Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorren sarrera:

Okerra beste hau da: *Gatza gabe jateko agindu dit sendagileak.