Egilearen artxiboa: Miren Basurto

EHULKUren aholku zerrenda

Euskal Herriko Unibertsitatea  EHULKUren aholku zerrenda izenekoa ari da osatzen, bertako ikasle nahiz langileei euskara hobetzen laguntzeko.

Diapositibetan azaldutako aholkuak dira: azalpen laburrak ematen dituzte, eta, gainera, adibide ugariz horniturik daude. Bi modutan bilatu edo kontsultatu daitezke aholkuak: 

 

Okerrak: *barka nazazu, *barka zaitzake, *ez zaitut barkatuko…

BARKATU aditzak zalantza ugari sorrarazten digu jokatzeko garaian, eta maiz irakurtzen edota entzuten ditugu *barka nazazu, *barka gaitzazue, *barkatu ahal zaitu, *ez zaitut barkatuko… formen tankerakoak. Honela beharko lukete: barka iezadazu, barka iezaguzue, barkatu ahal dizu, ez dizut barkatuko…

Pertsona bati dagokionean, NOR-NORI-NORK motako laguntzailearekin jokatu behar da BARKATU aditza.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…

Zuzenak: 2014an, 2014ko, 2014tik, 2014ra…

Maiz entzuten eta irakurtzen ditugu honelakoak:

  • *Gaur eman digute 2014eko lan egutegia.
  • *2014ean zuen ametsak egia bihur daitezela opa dizuet.
  • *2014etik aurrera egoerak hobera eginen du.
  • *Bihar aurkeztuko dute 2014erako aurrekontua.

Zenbait hiztunen ustez, diptongoz bukatutako hitzak kontsonantez bukatutakoak bezala deklinatu behar dira. Uste okerra da hori, diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar baitira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea.

Jarraitu irakurtzen