OKERRA: *100 piezatako puzzlea
ZUZENA: 100 piezako puzzlea
![](https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/files/2020/01/100-piezatako_4-1-1024x683.jpg)
Okerra: *Ate hau itxita egon behar du
Zuzena: Ate honek itxita egon behar du
Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…
Zuzenak: 70eko; 21era; 30etik; 4,25ean…
Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia.
Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:
*70ko hamarkada: etenari buruzko ohar batzuk eta bertsolaritza-fikzio apur bat
* Museoen eguna ospatuko dugu maiatzaren 18tik 21ra
*Baluarteko Jatetxeak oporrak hartuko ditu martxoaren 30tik apirilaren 8ra
* EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa % 4,25an mantentzea erabaki du
Jarraitu irakurtzenGero eta maizago entzuten eta irakurtzen dira Internet saretik jaso ditugun hauen tankerakoak:
*Bilbon, leku askoetan bezala, kaleetan egon gara indarkeria matxista salatzeko.
* Esaten dituzun gauza askoekin ados nago.
* “Falta dena!”, esango dute askoek.
*Askoentzat uda garaia liburu bat edo beste lasai irakurtzeko unea izan ohi da.
* Okerrena da mezu hori euskal herritar askoengana ere iristen dela.
Jarraitu irakurtzenBiderketa taulak —biderkatzeko taulak, bestela esanda— aipatzeko, biaren taula egitura erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak —hau da, bi zenbakiaren taula—, eta ez *biko taula.
Honatx zer dioten Euskara Batuaren Eskuliburua argitalpenean afera honetaz:
OKERRAK: *zein egoeretan, *zein mailetan, zein jardueretan, *zein hizkuntzetan…
ZUZENAK: zein egoeratan, zein mailatan, zein jardueratan, zein hizkuntzatan…
Jarraitu irakurtzenOKERRAK: *hainbat herrialdeetan, *zenbait herrialdeetako, *hainbat herrialdeetatik…
ZUZENAK: hainbat herrialdetan, zenbait herrialdetako, hainbat herrialdetatik…
Jarraitu irakurtzenOKERRA: asignatura
ZUZENAK: irakasgai, ikasgai
asignatura hitza erabili beharrean irakasgai edo ikasgai erabiltzeko diote
Euskaltzaindiaren Hiztegian.