Zenbaiten ustez, “C” (ze) letra ez da euskal alfabetoko letra. Uste okerra da hori.
Euskaltzaindiaren 17. arauan, Euskal alfabetoaren letren izenak deiturikoan, zehaztuta daude euskal alfabetoa osatzen duten letrak, eta C ere hor dago. Ze du izena.
Arauan, alfabetoaren 27 letren zerrenda osoa eta izenak eman ostean, ohar hau txertatu dute Euskaltzaindikoek: “Letra hauetatik c eta honen aldaera รง (c hautsia), q, v, w, eta y ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira”.