Zuzenak: irail bukaeran, irail amaieran, irail bukaeran.
Etiketaren artxiboa: data
Okerra: *2.019an gaude / Zuzena: 2019an gaude
Urteak zenbakiz idazten ditugunean, digituen artean ez dugu punturik jarri behar. Hortaz, okerrak dira *2.019an gaude bezalakoak. 2019an gaude da idazkera zuzena.
Okerrak: *urtarrilan, *otsailan, *apirilan, *maiatzan, *ekainan, *uztailan, *irailan.
*Urtarrilan, *otsailan, *apirilan, *maiatzan, *ekainan, *uztailan, *irailan okerrak dira. Zuzenak: urtarrilean, otsailean, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, irailean.
2000 urtean / 2000. urtean
Itxura batera antzekoak badira ere, zeharo ezberdinak dira bi egitura hauek esanahiari dagokionez:
a) 2000 urtean izugarri aldatu da Iruñea.
b) 2000. urtean izugarri aldatu da Iruñea.
Bien arteko aldeaz jabetu ez bazara, jarraitu irakurtzen.
Okerrak: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa…
Hilabeteen izenak minuskula edo letra xehez idazten dira: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa, abendua; eta ez maiuskulaz: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa, *Apirila, *Maiatza, *Ekaina, *Uztaila, *Abuztua, *Iraila, *Urria, *Azaroa, *Abendua.