*Euskaltegi
Zer iragartzen du bide-seinale honek? Euskaltegia, eta ez *euskaltegi.
Euskaraz errotuluak-eta artikuluarekin idatzi behar dira; hortaz, bide-seinale horretan EUSKALTEGIA jarri behar zuten.
Euskaldunona dugu sagardotegia, baina erdara da errotulu honetan daukaguna.
Euskaraz ez da zuzena errotuluak artikulurik gabe idaztea: SAGARDOTEGIA jarri behar zuen, eta ez *SAGARDOTEGI.