Mezu, ohar, gutun eta abarretan, ez da zuzena despeditzeko *agurtzen naiz, *agurrak edo *agur bat erabiltzea . Gaztelaniako me despido, saludos eta un saludo esapideen kalkoak dira hurrenez hurren.
Hona hemen, adibide zuzen batzuk “agur” hitzean oinarrituak:
- Esker mila eta agur
- Begirunez, agur
- Agur, adiskide
- Besterik gabe, agur bero bat
- Adeitasunez agurtzen zaitut
- Jaso ezazu nire agurra