Egilea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-8263-362-6
R: 4.154
Jonas mutikoak utzi dio haur txikia izateari. Ipuin honetan Izeba Pauliren urtebetetzea da. Jonasek opari polit bat dauka eta gaur bertan eman nahi dio. Amak ezetz erantzuten dio, igandean joango direla. Jonasek, ordea, gaur nahi. Eta hor abiatuko da, inork ikusi gabe, izeba Pauliren etxera, salto batean itzultzeko asmoz. Baina ez da hain erraza salto batean itzultzea. Ez horixe. Agertuko zaizkion autobus gidari, oinezko zein zakurrak mehatxagarriak irudituko zaizkio.
Ilustrazioek indar handia dute; batzuetan testua gero egina dela dirudi, marrazkia esplikatzeko. Mikel Valverdek egin ditu aurreko liburuetan bezalaxe.