Lotsati baten kronika

Imanol Mercero / 2012-03-11 / 184 hitz

  • Izenbura: Zabaleko txorimaloa
  • Idazlea: Juan Luis Zabala
  • Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
  • Argitaletxea: ElkarAntiheroi domestiko modernoak maite badituzu, hona zure aukera.Baina ez zaitez tronpa, hau ez da antiheroi hipokondriako ipurterreen narrazio komiko bat, baizik eta sentikortasun handia erakusten duen —erakutsi nahi duen— antiheroi baten maitasun istorio bat. Haurren artean maitasunaren eta adiskidantzaren artean alderik balego.Kontaketaren ardatza Iker deritzon mutiko lotsatiaren eskolako joan-etorriek osatzen dute.

    Mutikoa aro txar baten erdian dago, gurasoak bananduta, ez zaio ongi ateratzen ezer, eskolan lagunak egiteko ezintasunak ditu, eta bere herabetasunak bakarturik ibiltzera kondenatzen du. Une bakarra du pozgarri, amarekin kotxean egiten duen eskolako joan-etorriko bidea, eta, hara non, amari lanorduak luzatu eta Iker bere eguneko unerik ederrena gabe geratzen den. Hortik aurrera oinez joaten hasiko da, eta narrazioa abiatuko da, eta, jakina, eskolarako ibilbidean dagoen landa eremuak, bertako Zabale baserriak eta haren soroetako txorimaloak ezusteko bultzada bihurtuko dira.

    Maite Gurrutxagaren ilustrazioak ezinbesteko lagun bihurtzen dira gozo-gozo, xamur-xamur bere bizitzaren aro berrirako urratsak nola ematen dituen ikus dezagun.

    Kontaketak ezustekoa eman nahi digu, bai Ikerri eta bai irakurleoi, eta nahiz eta aurreikusgarri suertatu, bihotz xamurgarri eta arnas osagarri bihurtzen zaigu, bihotz urragarri diren une gozoekin atsegin hartzeko aukera hautatzen dugunoi.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.