Egilea: Karlos Santisteban
Ilustratzailea: Belen Lukas
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Urtea: 1999
ISBN: 84-8263-317-1
R: 127
Ekiñe, istorio honetako protagonista, marrazkilari trebea da oso. Idazlanetan, ordea, zailtasun gehiago ditu eta honek beldurtu egiten du. Dena den, klaserako ipuin bat idatzi beharko du eta irakaslearen gomendioei jaramon eginez, “Behin batean” idatziko du.
Lan hau burutzeko, irakasleak proposatutako estrategiak erabiltzen ahaleginduko da. Bere irudimen zabala eta marrazkiak egiteko duen trebetasunaz baliatuz, idazlan osoa marrazkien bidez islatuko du, irakasleak dioen moduan istorioaren haria galdu gabe.