Egilea: Imanol Azkue
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Irakurri, bizi
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-8263-369-5
R: 4.732
Igandea da. Garajera jaitsi da Xabi autoa hartzera, ondoko herrian lasterketa batean parte hartu behar du-eta. Isiltasunean, “miau” entzun du, autoaren motor aldetik. Isilunea eta berriro “miau”. Ez dauka dudarik: katuek egiten dute miau. Laster ezagutuko du Bixitxo, bolada batean bizimodua aztoratuko dion katakume bizi-bizia.