Egilea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea: Belen Lukas
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Urtea: 1998
ISBN: 84-8263-309-0
R: 129
Tipolin txikiak bera bizi den hiria eta etxekoak aurkeztuko dizkigu.
Aita, ama, aitona Koxme, Txotx txakurra, Katalina dortoka eta beste animalia batzuk ezagutuko ditugu.
Egunerokoan Tipolinek betebehar berezia du; meloiak eta sandiak husten ematen du arratsaldea.
Aitona gauero-gauero etxetik ateratzen da bere furgoi kaxkarrarekin. Furgoia meloi eta sandia hustuez beterik eramaten du. Gero, furgoia gelditu eta kaleetako espaloiak biltzen hasten da. Espaloiak bildu orduko, banaka-banaka zutik jartzen ditu, eta tente-tente gelditzen direnean, espaloiaren goiko puntan Tipolinek hustutako meloi edo sandia bana ipintzen du gainean.