Egilea: Catherine Arnaud
Itzultzailea: Aiora Jaka
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9783-573-2
R: 4.717
Frantseseko itzulpena da. Gaztetxo batek idatzitako gutunak biltzen ditu, ilustraziorik gabeko liburua da eta umore handia du. Helduena izan nahi duen haur hizkera da nagusi. Hortxe dago liburuaren xarma, hizkera berezi horretan.
Protagonistak hamabi urte ditu eta lehen aldiz maitemindu da. Nerabezaroko krisia dela-eta eskutitz ugari idazten ditu; irakasle eta hezitzaileei, gurasoei, maiteari… Bere maiteƱoarekin bizitzera joatea erabaki du gazteak. Gurasoen etxetik alde egin nahi du, baina ezin.
Baina, kontuak nahastuko zaizkio, anaia txikiak gutuna aurkitu eta, anaia nagusiak etxetik alde egin ez dezan, ahalegin guztiak egingo dituelako.