Egilea: Pako Aristi
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Eta zer?
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9783-605-0
R: 4.748
Nemesiori ez zaio gustatzen irakurtzea. Irakurtzeak ez dakarrela ezer onik uste du. Arrazoitzeko bere aitonaren istorioak kontatzen ditu. Aitona jubilatu, irakurtzen hasi, eta hondamena hondamenaren atzetik etorri zaiola dio: bizkarrezurra okertu, fisioterapeutarekin diru pila gastatu… Irakurtzeak, beraz, ez dakar gauza onik.
Nemesiok, istripu baten ondorioz, ospitalean denboraldi bat pasatu du. Egiatzat zituen hainbat gauza gezurrak direla ohartu da orduan.