Egilea: Begoña Bilbao
Ilustratzailea: Manu Ortega
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Auskalo Bumeran
Urtea: 2001
ISBN: 978-84-7568-964-7
R: 1.270
Zehar gaia: Kulturarteko Hezkuntza
Laburpena: Nora eta Gartzen, hamahiru eta hamalau urteko neska-mutilak dira ipuineko pertsonaia nagusiak. Loreztan ezagutzen dute elkar; Nora uda pasatzera hara joana da eta Gartzen bertan bizi da. Biak dira familia aberatsekoak baina Gartzen-en azala txokolate kolorekoa da. Arrazoi nahikoa berau, Noraren amak bere alaba ez dela azal beltzeko mutil batekin harremanatuko esateko. Neska-mutilek mugatua ikusiko dute beren harremana, gurasoen ezezkoagatik batetik, eta elkarrekin egoteko zeharkatu ezin duten ibaiagatik bestetik.
Nora maitemindu egin dela ikusita, Parisera eramaten dute gurasoek eta Gartzen ahaztu duela uste dutenean, berriro Loreztara bueltatzen dira.
Bost kapitulutan egituratuta dagoen ipuin honen argumentua oso klasikoa da, amaiera tragiko eta guzti.