Egilea: Mariasun Landa
Ilustratzailea: Asun Balzola
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Siberia treneko ipuinak
Urtea: 1999
ISBN: 84-7568-856-X
R: 159Potixa esne-saltzailea izan zen lehena niri esaten. Nire ahizpak berak esan zidan hurren, Maitek. Eta amak ere estu-estu besarkatu ninduen, gauza bitxia esaten zidan bitartean:
-Izeba izango zarela, maitea! Izeba!
Maiteren haurtxoa nire iloba izango zen. Ni izeba izango nintzen haurraren ama nire ahizpa zelako. Zortzi alabetan txikiena naiz eta, jakina, Etorri Behar Zuena mutila izatea nahi dut…