Egilea: Goio Ramos
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Matxinsalto
Urtea: 2006
ISBN: 84-8325-874-9
R: 2.789
Uxuek, Miren izekorekin sekulako harremana duen neskatxak, familiarteko bizitza nola gaiztotzen den azaltzen digu. Pixkanaka jakingo dugu izeko Mirenek lagun berria duela, Arantza, eta horregatik dagoela haserre edo mindua Uxueren ama.
Bukaeran, Goio Ramosek bi emakumeen arteko harremana naturaltasunez erakutsiko digu. “Orduan, Arantza ere izeko dut?” galdetuko du Uxuek, gizakion arteko begirunearen eta maitasunaren apologia den liburu honetan.