Egilea: Juan Kruz igerabide
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Jonas
Urtea: 2006
ISBN: 978-84-8263-326-8
R: 6.189
Jonas erdi esnaturik dago bere logelako iratzargailuaren tik-taka entzuten ari den bitartean. Zerbait arraroa sumatu du baina aitak untxi-belarriak dituen iratzargailua oparitu zion eguna oroitzen hasi da, bere arrebatxoa jaio zen eguna, alegia.
Jonasen zeloen inguruan gauzatzen da istorioa. Jonasi arrebarenganako sentimenduak nola aldatu zaizkion gogoratzen hasi da. Nahiz eta hasieran asko maite zuen, denborak aurrera egin ahala, ulertezinak iruditzen zaizkion egoera ezezagun anitzekin egingo du topo.