Egilea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Urtea: 2000
ISBN: 978-84-8263-321-3
R: 1.792
Jonas gurasoekin ateratzen da paseatzera eta bere bihotza puztu egiten zaio pozik dagoelako, horrelakoetan Jonasi saltoak ematea gustatzen zaio eta horietako batean gurasoen haserrealdia sorrarazten du.
Ipuin sinple, arin eta landua dugu Juan Kruz Igerabide idazlearen eta Mikel Valverde ilustratzailearen artean egina. Sinplea, gertakari xume bat kontatzen duen sinpletasunagatik, Jonas eta haren gurasoen arteko ibilaldi laburra hirian zehar. Arina, une labur horretan gertaturikoa oso modu argiro eta entretenigarrian kontatua dugulako. Eta azkenik, landua hori guztia lantzeko erabilitako erritmoa, hizkera, sentimendu deskribapena, eta abar oso lortuak, borobilak eta, azken finean, landuak izan direlako.