Egilea: Anjel Lertxundi
Ilustratzailea: Antton Olariaga
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Maxe
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-8331-640-5
R: 5.430
Maxeri, hamar urte bete zituenean, argazki kamera bat oparitu zioten bere gurasoek, argazkiak ateratzea ikaragarri gustatzen baitzitzaion.
Maxe Bordelera joan da eskubaloiko lagunekin, han partida bat jokatzera. Eta, beste askotan bezala, erretratu bat atera du eta errebelatutakoan, zer ikusiko argazkian…, eta bere andereñoa monsieur batekin musuka. Olalá! A zer saltsa!
Bere bildumako beste argazki batzuk ere erakutsiko dizkigu Maxek, eta horien harira gauza bitxi eta polit asko argituko dizkio irakurleari.