Egilea: Ben Kuipers
Itzultzailea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Yvonne Jagtenberg
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Paper txoriak
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-8325-949-8
R: 4.266
Paperak koloreztatzea asko gustatzen zaion neskatila txiki bat da protagonista. Edozein unetan ikus daiteke Nele margotzen, Martin jakin minez begira daukan bitartean. Batzuetan berdea, besteetan gorria, hurrengoan beltza erabiltzen ditu Nelek koloreztatzeko.
Egindakoa polita iruditzen zaion galdetzen dionean, Martinek askotan ez daki zer erantzun, ez baitu margotutakoa ulertzen. Orduan Nelek harro azaltzen dio egindakoaren esanahia. Batzuetan berdea, Nele lo dagoenean ohean estaltzen duen edredoia izango da; baina hurrengoan, belarra ere izan daiteke.