Egilea: Geoffroy De Pennart
Itzultzailea: Mixel Jorajuria
Argitaletxea: Ikas
Urtea: 2008
ISBN: 978-2-84963-045-7
R: 4.976
Jatorriko hizkuntza: frantsesa
Ipuin tradizionaletako otsoa, betiko otso beldurgarri hura, nortasun berriz jantzi dute liburu honetan: sendi bat eman diote, sentiberatasuna ezarri diote, izaki hunkigarri gisa gorpuztu dute, eta jada ez da gehiago beldurgarri. Orain jatorra da otsoa, munduz mundu abiatzeko tenorea iritsi zaion gaztetxoa.
Betidanik bere sendiak egindakoa egitera irten da mundura, hiru txerrikumeak jaten saiatu, zazpi antxumeak, Txanogorritxo… zerrenda ezaguna dauka eskuan, aitak emana. Baina ez ditu jaten, goseak amorratzen egonik ere haietaz hunkitzen da…
Otso bihozbera pdf-an irakurketan trebatzeko ariketak eskaintzen dira.