Egilea: Maurice Sendak
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Kalandraka
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Urtea: 2000
ISBN: 84-8464-007-8
R: 3.057
Gau batez otso larrua jantzi zuen Maxek, eta hainbat gaiztakeria egin zituen. Ama haserretu egin zitzaion, eta afaldu gabe ohera bidali zuen…
Gau hartan, basoa bihurtu zen Maxen gela. Pixkanaka-pixkanaka, basoa handituz joan zen. Sabaian mahatsondoak hazi ziren, eta gelako paretak mundu harrigarri bat bihurtu ziren. Itsaso harrotuak ontzi bat ekarri zuen. Txalupan igo, eta bidaian abiatu zen Max. Gau eta egun bidaiatu zuen, piztiak bizi diren lekura iritsi arte.