Tilin-talan

tilin-talanEgilea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 1998
ISBN: 84-8331-246-8
R: 1.454

Bederatzi ipuin, zein baino zein politagoak, aurkituko ditu irakurleak liburu honetan. Bakoitzean pertsonaia berri bat ezagutuko du, gainera: aitona Martxelo kakalarriak harrapatuta, Pikor telefono kabinan pixa egiten, Kaxko mutikoa arkumetxo baten lagun eginik, Roxe neskatila bere erbikumearekin, Maddi globoan, Estanix bere erbikumearekin, Estanix eta bere txoria, Auxtin Liz-ekin maitemindurik, Aitor eta barku hegalaria…

Idazkeraz, estilo bizikoak, irudimentsuak eta xinple-xinpleak dira. Konplikaziorik gabeak, baina oso ondo landutakoak. Haurrek beraiek irakurtzeko bezain egokiak izan daitezke helduek haurrei irakurtzeko. Eta gauetan beren txikitxoei kontatzeko ipuinak asmatu ezinik ibiltzen diren gurasoentzat altxor zoragarria eskaintzen du liburu honek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.