Yasuke

yasukeEgilea: Antton Irusta
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Desclée
Bilduma: Ipotxak eta erraldoiak
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-330-2340-7
R: 5.896

Zehar gaia: kulturarteko hezkuntza

“Yasuke naiz eta hamar urte ditut. Japoniako hiriburutik, Tokiotik, hurbil bizi naiz, Ogawan. Nire gurasoek baserri lanak egiten dituzte eta amak saltzen ditu etxeko produktuak, eta nik etxeko lanak egiten laguntzen dut”.

Japoniako bost ipuin agertzen dira liburutxo honetan. Hasierako atalean, aitzin-solas modura, Japoniako ohitura batzuk agertzen zaizkigu, Yasuke-k berak kontatuak. Hontza eta belea izeneko alegia, munduko gauzarik beldurgarriena; kamishibai formatuan ere badago. Koadroko Emakumea izeneko ipuinak emakumearen rola eztabaidatzeko aukera ematen du. Dortoka Gorria ipuinaren oinarrian, dortokak Japonian duen esanahia hobeki ulertzeko balio dezake. Hiru altxorrak, ipuin konplexu xamarra, euskal tradizioko Hiru anaia umezurtz ipuinarekin pareka litekeena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.