Egilea: Joxantonio Ormazabal
Ilustratzailea: Jose Belmonte
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Batela
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-9783-700-2
R: 5.483
«Bazen ehiztari bat oso tirolaria, tiro eta tiro ibiltzen zena. Txakur bat ere bazen oso zaunkaria, uau eta uau isiltzen ez zena. Ehiztariak tiro eta zakurra zaunka»; horrela hasten da “Hitz eta zaunka” ipuin labur hau.
Ondoren, zakurrak, susto ikaragarri baten ondorioz, ezingo du zaunka gehiagorik egin eta hitz egiten hasiko da; hori ikusita, ehiztaria izango da sustoa hartuko duena eta zaunka hasiko dena. Abiapuntu aldrebes horretatik abiatuta, Ormazabalek jolas bat proposatzen digu, izan ere, irakurlea etengabe ibiliko da arazoarentzako irtenbide bila edo idazleak jarritako konponbidea asmatu nahian.