Iker Markinez / 2012-10-13 / 125 hitz
OSAGAIAK:
4 pertsonarentzako osagaiak:
Baserriko esnea 1l
Azukrea 200 g
Arroza 80 g arborio barietatea
Kanela makiltxoa
Limoi azal zatia
Esnea lapiko batean irakiten jarriko dugu, kanela eta limoi azalerekin batera. Irakiten hastean, kanela zatia kendu eta arroza nahatuko diogu. Berriro irakiten hasten denean, sua pixka bat jaitsi, eta pil-pil motelean eduki 20 bat minutuz, ahaztu gabe bost minutuetatik behin pixka bat nahastea. Denbora hori pasatu ostean, eta ez aurretik, azukrea gehitu, eta beste 5 edo 7 minutuz irakiten eduki; orain etengabe nahastu, itsatsi egingo zaigu bestela. Mahaira zerbitzatzeko ontzitxoetan banatu, eta prest dago jateko.
Errezeta honetarako arborio motako arroza erabili dugu, izan ere, barietate horren berezitasuna duen fekula kantitate handian datza, eta horrek arroz esneari krema itxura ematen dio. Bonba barietatea ere erabil dezakegu.