Egilea: Maite Carranza
Itzultzailea: Julen Gabiria
Argitaletxea: Giltza
Bilduma: Periskopioa
Urtea: 2010
ISBN: 9788483781517
R: 6.318
Salvador Lozano inspektoreordea biharamunean jubilatuko da, eta bere ordezkoari kasuen berri ematen ari zaio. Horien artean, bada bat itxi gabea, duela lau urte desagertutako neska batena. Kasu horren arantza du, baina ordezkoak egindako zenbait galdera eta telefono dei bati esker kasua argitu egingo du.
Liburuaren gaia eta trataera interesgarriak dira, ez delako askotan sexu-abusuen gaia agertzen, eta oso era erakargarrian egin delako kontaketa; behin eta berriz erruduna benetan ez den beste pertsonaiaren bat dela sinestarazten du. Suspensea eta tentsioa sortzen da. Sekuentzia narratiboa koherentea da eta tentsioa ematen dio kontaketari. Gomendagarria da gazteentzat zein helduentzat.
Barbara Molinak lehendabiziko pertsonan kontatzen du, gainerako pertsonaien berri narratzaile orojakileak ematen du. Egun bateko iraupena du istorioak.
Diseinuari dagokionez, lerro arteko tartea txiki samarra iruditzen zait, eta akatsak daude, bai ortografiazkoak eta bai gramatikazkoak, batzuk larriak gainera.