Egilea: Maria eta Juan Bas
Itzultzailea: Iñaki Segurola
Ilustratzailea:
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Perzebal
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-9746-504-5
R: 5.907
Asier Buruhandiaga da liburu honen protagonista eta narratzailea. Lehen kapituluan ematen du kontatuko duenaren berri: bere lagun-taldearekin, Izurritsuen bandarekin, Arroxa arrebari gelakide batzuen jazarpenetik libratzen lagunduko dio.
Liburuan azpimarratzekoak:
• Jazarpenaren gaia: Arroxari jazarpena egiten diote hiru gelakidek, gizen egotearen aitzakia hartuta.
• Hizkera:
1. Asierrek, abizenaren eraginez, goitizenak jartzeko ohitura du. Ia ez dago gaitzizenik gabeko inor, gainera, bat baino gehiago jartzen dizkio bakoitzari.
2. Lagun arteko hizkera lantzeko erabilgarria izan daiteke.
Zazpi ataleko liburu laburra, arina eta umoretsua da. Azken atalean liburu gehiagotarako bidea zabalik uzten du.
Di-da batean irakurtzeko modukoa da.